|
|
EAJ-PNVko III. Biltzar Nazionalari |
|
|
|
Urtarrila 2000
|
|
Bidasoaldeko Emakumeak (BAE) eta Juana Mugarrietakoako kolektiboen ordezkariak, eta Irun Hondarribiko emakumeen berdintasun eskubideen aldeko eskakizunak eskatzen laguntzen gaituzten gizon emakumeak, EAJ-PNVk III. Biltzar Nazionalean egiten ari diren lanak agurtu nahi ditugu. Jakin, badakigu zein garrantzi handia duten herri honek bizi duen une erabakigarri honetan. Hau horrela izanik, Irun eta Hondarribian Alardeen ospakizunen inguruan sofritzen dugun diskriminazioa eta eskubide zapalkuntzaren inguruko arreta jartzea nahiko genuke arazo larri eta mingarri hau ahaztu gabe. EAJ-PNVk gure ustez arazoari irtenbiderako aurrerapausoak emateko edo betirako luzatzeko duen paperaren gakoan datza, honen arrazoia da. Iraganean, Eusko Lege Biltzarrean gure eskubideen alde agertuz EAJ-PNVren laguntza jaso genuen. Emakunde bezalako instituzioetatik estimagaitzezko laguntza jaso genuen eta jasotzen dugu. Jarrera hau, bere garrantzi osoan estimatzen dugu, halere gure herrietako EAJ-PNVko gizon-emakumeen jarrera antidemokratiko sakonarekin egiten dugu topo. Herriko instituzioetan buru izanik, herritarrak oinarrizko eskubideak haustera bultzatzen dituzte bi herrietan eman dizkieten hauteskundeetako emaitzengatik eta hori lortzeko auzitegiek emandako sententzi eta legeak ez dituzte betetzen. Arazoa sortu zenetik lau urte pasatu direnean, larritzera eramaten dituzten neurriak hartzen dira, Irungo Alardearen udal Arautegia aldatzeko iragarpena bezala, emakumeak gaur egun baino okerrago utziz. Jarrera honetan, Eusko Jaurlaritzaren Barne Sailarenaren politikaren laguntzarekin aurkitzen dira, Ertzaintzak ahulagoa den aldea Auzitegiek eta Instituzioek ehundako aldiz bermatu dituzten eskubideak eskatzerakoan erasotu eta erreprimitzen du. Hemen bildu zareten ordezkarien gehiengoarengana jotzen dugu. Zuen sen onera jotzen dugu. Bidasoaldeko biztanleen zati handi baten oinarrizko eskubideen kontrako jarrera edukitzeko sentimendu batuaren aurrean, EAJ-PNVk ezin du utzi arazoa usteltzen. Eta ez bakarrik alderdi politiko baten papera gizartearen mentalidadearen aldaketaren buru eta arazoak moldatzeko bide behar duelako. Gaur euskal errealitateaz lan egiten duten gizarte agenteek eskatzen duten aktitudeekin bat egin eta kontsekuentea izan behar du: ausartak izan, jarrera politiko bezala iritzi aldaezinak onartu gabe; erakunde politiko beraren barnean iritzi onartezinak dituzten jarrera atzerakoien aurka joaten ausartu; oinarrizko eskubideen onarpena ez baldintzatzea botoak biltzeko balio badu nahiz eta eskubideen ukatzea gerta daiteken. Arazo zaila eta mingarria dela, ongi dakigu. Lehen pertsonan bizi dugulako dakigu. EAJ-PNVk azken urteotako alderantzizko jarreran sartzea eta Irun Hondarribiko Alardeetako emakumeen oinarrizko eskubideen aldeko irtenbideak bilatu eta zanpatzen ez uztea itxaroten dugu.
|
|
|
|
|
|