|
Joana Mugarrietakoa eta Jaizkibel konpainia Hondarribia |
ERRESPETOZ ELKARBIZIAzken bost urteotan, gaixotasun batek jo du Hondarribia eta horren eraginez, kaleak, dendak eta tabernak arriskutsu bihurtu dira batzuentzat: batez ere Jaizkibel konpaniaren partaideentzat eta haien ingurukoentzat, guraso, seme-alaba, adiskide, ahaide.. Erasotzaileen aitzakia da gutxien axola duena. Erasoek gai, erasoek axola dute: oihuka eta garrasika botatako irainak, ingurukoak edo aldamenekoak erasotzailea baretzeko edo kritikatzeko ezer egiten ez dutelarik. Familia eta kuadrila zatituak. Etxe, auto eta era guztietako ondasunei egindako kalteak. Boikotak, bazterkeria eta abar luzeegi bat. Hondarribitar guztiek dakite, baldin ezta ezkusiarena egin, hori guztia gure herriko kaleetan gertatzen dela eta orain arte ez dela inolako erakunderik ardoratu eten izugarri horretaz. ERASOEKIN, ERASOTUAK GALTZEN DU LEHEN. BAINA INTOLERANTZIAREN HATZAPARRETAN ERORTZEN DENAK ERE GALTZEN DU. HORI DA KONTUA, GUZTIOK GALTZEN DUGULA. Hau guztia konpontzeko zerbait egin nahi baduzu, hau da gure proposamena: esaiozu ezetz intolerantziari, irainei, bazterkeriari, xenofobiari, edonolako erasoari. Esaiozu bai tolerantziari, bakeari, bizikidetasun zibilizatu bati. Zure seme-alabek eta bilobek hiritar batzuek beste batzuk nola txikitzen dituzten ikustea nahi ez baduzu. Gure herriaren izena intolerantziaren ikur bihurtzea nahi ez baduzu, Hondarribiak arazoak hitzen bitartez konpontzen ez dakien herria izatea nahi ez baduzu. ZATOZ: URTARRILAREN 8an HASITA HILERO ZORTZIAN, ARRATSALDEKO 8tan UDALETXEKO ARKUPEETARA. Joana Mugarrietakoa eta Jaizkibel konpainia |