Orri nagusira itzuli

 

...........-KO UDALERAKO MOZIOA

 

 

Urtarrila 2000

 

Irun eta Hondarribian sortutako arazoa dela eta, Talde Feministen Koordinakundeak udal horrengana jotzen du emakumezko guztiek beste edonoren baldintza berdinetan gizartearen jarduera-eremu guztietan parte hartzeko duten eskubidea ezagutu dadin eta berdintasunerako eskubidea eta sexu bereizketagatiko diskriminaziorik ez izateko eskubideak berma daitezen. Hori dela eta, honakoa eskatzen dugu:

1º- Udal horrek, instituzio publiko eta herriaren ordezkari zuzena den aldetik, arlo horretan indarrean dagoen legedia bete dadin zain dezala, emakumezkoek diskriminaziorik jasango ez dutela berma dezala eta Udalak sustatu edo diruz lagundutako edozein ekintzatan emakumezkoek berdintasunez parte hartzea bultzatzeko konpromisoa har dezala.

2º- Irun eta Hondarribiko ohiko alardeak emakumezkoen kontrako diskriminazioaren adierazle argiak izanik, Udal horrek publikoki azal dezala alarde mistoen aldeko jarrera eta, Eusko Legebiltzarraren ebazpenez indartu eta Euskal Herriko Justizi Epaitegi Gorenak emanadako sententziak hala ezagutzen duen bezala, emakumezkoek festa-ekitaldi horietan parte hartzea Konstituzioak aitortutako eskubidea izateaz gain, beren hiritar izateari lotutako oinarrizko eskubidea dela ulertuz, eska dezala indarrean dagoen legedia betetzea.

3º- Mozio honetako testu onartua bidaliz, udalaren jarrera hori Irun eta Hondarribiko Udalei helerazteko konpromisua har dezala. Mozioa bere osotasunean onartzeko aurkezten da.

 

Orri nagusira itzuli