Volver a Página Principal
 

Jaizkibel Konpainia. Hondarribia 2003/09/08

 
   


GARA.net
09/09/2003 |
Euskal Herria >

«Bidea luzea da, baina bukaeraren hasiera da hau»
·Jaizkibel konpainiakoek beren poza agertu zuten «lehenengo aldiz Hondarribiko kaleetan desfilatu dugulako»

Jaizkibel Konpainiak Hondarribiko Alardearen ohiko ibilbidea osatu zuen atzo lehenengoz, Ertzaintzak inguratuta egin behar izan zuen arren. Jaizkibelgoek berek gogora ekarri zutenez, zortzi urtez ahalegina eginagatik, emakumeek ez zuten aurreko edizioetan soldadu gisa parte hartu eta hiriguneko kaleetan barrena ibiltzerik izan. Horregatik, pozarren ziren, eta atzokoa, emakumearen bazterketari dagokionez, «bukaeraren hasiera» izan zela adierazi zuen Ixabel Alkain kapitainak. Jaizkibel-goek San Pedro kalean bakarrik entzun zituzten irainak eta txistuak, baina txaloekin tartekatuta.

Mikel JAUREGI

HONDARRIBIA

«Gaurkoa bukaeraren hasiera da». Jaizkibel konpainiako kapitain Ixabel Alkainen hitzak dira horiek, Hondarribiko Alardea amaitu eta berehala, hedabideen aurrean, esandakoak. Modu horretan, konpainia mistokoek une horretan sentitzen zuten «poza» islatu nahi izan zuen, «lehenengoz gure herriko kaleetan desfilatu, musika jo eta jaian parte hartzeko modua izan baitugu; lehenengoz, gure kantinera San Pedro kalean barrena igaro da».
Emakumearen parte-hartzea ukatzen duen Alardeak ibilbidea hasi zuen ordu beretsuan, 09.00ak aldera, joan ziren Jaizkibel osatzen dutenak kantineraren etxera. Babesa ematera joandakoen artean, Txaro Arteaga, Emakundeko zuzendaria, eta Mertxe Agundez, behin-behineko Arartekoa, zeuden.

11.00etan zuten, ordea, manifestazio gisa desfilatzeko hitzordua, Gernikako Arbola parkean. Ertzaintzak hala agin- duta, ordea, Alarde Fundazioak antolatutako desfilea bukatu eta inguruan bildutako jendetza urrundu arte itxaron behar izan zuten, 11.15ak arte. Brigada Mugikorreko ertzain frankok inguratuta eta konpainia mistoaren aldarrikapenarekin bat egin zuten hainbat lagunen txalo artean iritsi ziren harresietara. «Gora Jaizkibel» oihua ere sarritan entzun zuten konpainia osatzen zutenek.

Alkainen animoak jaso zituzten parkean bai konpainiakoek bai haiek laguntzera bertaratutakoek: «Lehenengo aldiz gaude gure kaleetan, eta, beraz, gozatu egin behar dugu». Hitz horiek egitearekin batera, sei lagunek «Alarde publiko eta ez diskriminatzailearen alde. Emakumeak Alardean» zioen pankarta zabaldu zuten, eta ohiko ibilbidea egiteari ekin zioten denek.

Kale Nagusian gora egin zuten, betiere ingurukoen txalo artean ­batzuek leiho eta balkoietatik ere zuzendu zizkieten animo oihuak, eta halako une gogoangarria betiko gordetzeko argazkiak atera zituenik ere izan zen­, eta Arma Plazara iritsitakoan soldaduek tiro-andana bi egin zituzten.

Alde Zaharreko kaleak gurutzatutakoan, San Kristobalgo biribilgunera jaitsi ziren. Berehala San Pedro kalean sartu beharra zuen Jaizkibelek. Bertatik igarotzeak «liskarra eragin» zezakeela esan zuen Alarde Fundazioak joan den astean, eta Barne Sailari konpainia mistoa handik pasa ez zedin eskatu zion. Igaro zen, baina. Irain eta txistu zenbait izan zen arren, txaloak ere entzun zituzten Jaizkibelgoek tabernen kanpoko aldean pilatutakoen aldetik.

San Kristobalera itzulitakoan, Jaizkibelgoak pozik ziren ibilbidea osatu zutelako. «Zoragarria izan da. Gaurkoa oso egun berezia da», baieztatu zuen Alkainek kazetarien aurrean. «Zortzi urtez eginiko erresistentzia lanari esker, Udalaren oniritzia izan duen lintxamenduari aurre egitea lortu dugu. Oraindik bidea luzea da, baina gaurkoa bukaeraren hasiera da», adierazi zuen emakumearen bazterketaren amaieraren inguruan.

Hemendik aurrerako egitekoa «politikari eta erakundeen esku» dagoela esan zuen: «Udalak epaitegiek esandakoa bete eta Alardea berriro ere ekitaldi publiko bilakatu behar du. Izan ere, esku pribatuetan utzi zuenetik, herriarena zen ondarea lapurtu egin zuten. Egin beharrekoa egin dezala orain».

Para Batasuna, es otro ejemplo de «apartheid»
GARA

HONDARRIBIA

Batasuna se mostró ayer muy crítica ante la actitud que mantienen tanto el Ayuntamiento de Hondarribia como el Ejecutivo de Lakua ante el Alarde. «En vez de garantizar y defender los derechos de todos los ciudadanos, aceptan el hecho de que en el Alarde hay personas que no tienen derechos», señaló mediante un comunicado.

La formación independentista consideró que el Consistorio y Lakua, «por medio de la Ertzaintza, mantienen una conducta discriminadora y ofensiva», lo que calificó de «muy grave». A su juicio, ambas instituciones se posicionan «en contra de un derecho fundamental, impidiendo el derecho de las mujeres a tomar parte» en el desfile de la localidad guipuzcoana. Concretamente, acusó a Interior de «entorpecer el recorrido de la compañía que ha llevado a la práctica ese derecho ­en referencia a Jaizkibel­, impidiendo que el Alarde se desarrollara con normalidad».

Destacó que «estamos ante un ejemplo más del apartheid que sufre este pueblo, ante un intento de discriminación impuesto a las mujeres». Por ello, Batasuna abogó por que «en el futuro en Hondarribia prevalezca una postura favorable a la igualdad y al Alarde mixto. Trabajaremos por lograrlo junto a aquellos ciudadanos que apuestan también por ello».


 

 


Volver a Página Principal