IRUNGO EUSKAL HERRTARROK UDAL TALDEAREN AZALPENAKUDAL BATZAR OSOAK 2000KO MAIATZAREN 31N EGIN ZUEN BILKURANALARDEARI BURUZ AURKEZTU ZUEN MOZIOAREN GAINEANIkusirik Udal Batzarrak atzokoan egin zuen bilkuran, PSOE, EAJ, PP eta EA udal talde politikoek eta Amaia Navarro zinegotziak nolako gezurrak esan eta hitz nahasteak erabili zituzten, besteak beste, aurtengoan Udal Alardea bertan behera uztea gure Taldearen ardurapeko zerbait dela esan baitzuten lotsagabeok alaenok, honako azalpen hauek egin nahi ditugu Irungo EUSKAL HERRITARROK:1. Lehengo martxoaren 25ean argiro adierazi zuten Udal Alardea Udalarekin batera antolatzen duten taldeek aurtengoan ezin antolatuko dutela Alarde hori beharreko duintasunik ez dagoelako, uko egin baitiete Alkateak eta Udal Gobernuak horretarako behar diren oinarrizko betekizunei. Egoera horren aurrean, Mozio baten onarpenaren bitartez saiatu zen Gure Taldea Alkateari eta Udal Gobernuari (PSOE, PP) Udal Alardeari beharreko duintasunez heldu behar diotela adierazten.2. Soluzioen bila zihoan saio horren aurrean, PSOE eta PP alderdiek aho batez esan zuten hori guztia EHren "jokoa" zela eta horrenbestez "joko" horretan ez zirela sartuko. EAk "kontradikzioak" baizik ez zuen ikusten mozioaren testuan, eta abstentzioaren bidez zuritu zuen Irungo arazoen aurrean erakusten duen axolagabekeria.3. EAJk Ordenantza betetzearen kontrako botoa eman zuen. Zer lege arraio defendatzen dituzte hauek? Botoak ematen dizkietenak baizik ez?4. Argi eta garbi adierazi nahi dugu EUSKAL HERRITARROK emakumeen eskubide kontestaezinak defendatu besterik ez dugula egin. Alderdi politiko guztiek defendatu beharko lituzkete eskubide horiek, Instituzio barruan batez ere, baina, bai zera! EUSKAL HERRITARROK uneoro lan egin dugu, eta halaxe segituko dugu, Irungo gizarte barruko tentsioa ahalik eta txikiena izan dadin, eta samartzialak ahalik eta giro egokienean ospa daitezen.5. Ez du EHk Udal Alardea antolatzen, ez du EHk aurten Udal Alardea ospatuko den ala ez erabakitzeko ahalmenik; Udalarekin batera, hainbat herri talde ari izan da azkenaldi honetan Udal Alardea antolatzen, eta aukera politiko askotako pertsonak (PSOE, EA, IU, …) bildu ditu ekimen horrek, ez soil-soilik ezker abertzaleko jendea. Zera ez dugu guk sekula egin, herriari gezurra esan, bestek lotsagabeki egiten duten bezala, giro lasaia eta bi Alarde egitea nahi dutela esanik, alde batetik, eta Ibardinen Alarde baztertzaileko Jeneralarekin batzarre erabakiorretara bildurik, bestetik.Irungo EUSKAL HERRITARROK Udal TaldeaIrun, 2000ko ekainaren 1ean.