EUSKAL HERRITARROK
UDAL TALDE POLITIKOAREN
MOZIOA
UDAL BATZAR OSOAREN AURREAN
Ikusirik nolako nahastea dagoen irundarron artean, azkenaldi honetan Irunen egin diren alardeen talde antolatzaileek eginiko adierazpenak direla medio, ikusirik, harri eta zur eginik ikusi ere, Udal Batzar honek ekainaren 30a hiriko patroiaren eguna dela onartu eta erabaki bazuen ere, Udalak ez duela inolako ekitaldirik antolatu egun horretan, Mozio hau aurkezten dio gure Talde Politikoak Udal Batzar Osoari, honako proposamen hau onar dezan:"Alkate Jaunari eskatzen diogu ekainaren 30ean gure Hiriko patroi-jaia errespeta dezala eta, Udal Ordenantza zehatz-mehatz beterik, Udal Alardea antolatu eta babes dezala, jenerala hautaraziz, ohiko ibilbidea errespetatuz, udal alardea babestuz eta haren balioa hedatuz, eta dagokion programazioa bultzatuz".Gure ustez, aurreko urteotan Ordenantza zehatz-mehatz bete ezin izanak ez die udal agintariei Ordenantza hori ez betetzeko eskubiderik ematen. Indarrean dagoelarik, bete egin behar da, denok ongi ezagutzen ditugun arrazoiak direla-eta, testu arauemaileak Alardean parte hartuko duten lagunen kopuruaz aurreratzen duena eskatzerik izango ez bada ere.Irun, 2.000ko Maiatzaren 26an