Volver a Página Principal

Irunen, 2000ko ekainaen 4an

Alarde Ofizialaren Juntak, ekainaren 30a hurbil dagoelarik, honako gogoeta hauek azaltzeko behara sentitu du, gatazkaren alde bakarreko propaganda sektarioaren aurrean eta hainbat merkatalgune, enpresa txiki eta aurrezki erakundek gure jai handienaren karian argitara ditzaketen foileto eta panelei begira:

1.      Merkataritza txikiaren kasuan, saltoki batzuk gatazkaren alde bakarra (normalean emakumearen aurkakoa) aldarrikatzeko hedabidetzat erabili izan dira. Horien jabeen konplizitate zuzen edo zeharkakoa, edota ongi antolatutako kanpainaren presioari amore emana ote de jardun gabe ere, halakoak ematen diren ingurua dena delakoa izanda ere, uste dugu garaia dela Alardearen polemika aisia eta kontsumorako toki hauetatik kanpo uzteko, ez baitute elkarren harremanik.

2.      Jakina, merkatariak gogo duena erakusteko askatasuna errespetatzen dugu, baina argi eta garbi adierazi behar dugu jarrera honek bertan behera uzten duela betidanik erabili izan den saltzeko era, alegia, bezero izan daitekeen ororen nahigabea eragin dezakeen istilu sozial edo politikoa baztertzekoa. Hitz batez, saltokiak eta bere inguruak inori -nahiz berdinzale, nahiz tradiziozale- min egin ezin dion espazio neutralak izan behar dutela. Nahikoa arazo du jadanik Irungo merkataritza txikia, bezero bakar bat uxa dezakeen propaganda erasokorra jarri gabe ere.

3.      Merkatalgune handien kasuan, eszenografia publizitarioan gai grafiko "neutroak" erabiltzeko iradokizuna egiten diegu, Alarde bata edo bestea ager dezaketen argazki esplizitorik gabe. Alardeak apaintzeko osagai zein sinboloetan (abanikoak, ermita, janzkera eta abar) oparoa denez, erraza da polemikatik kanpoko irudiak aurkeztea.

4.      Azkenik, aurrezki erakundeek, eta batez ere hauetako izaera semipublikoa duenak, emakumea baztertzen duen edozein agiri, zuzenean edo publizitate bidez, laguntzeari uko egin dezaten eskatzen diegu.

5.      Laburbilduz, neutralitatea denona denei, pairatzen ari garen liskar mingarri honekin zerikusirik ez duten alorretan, ados jartzeko eta berradiskidetzeko beharrezko bideak zabaltzeko modua delakoan. 

IRUNGO ALARDE OFIZIALAREN JUNTA