2000ko ekainaren 25a
UDAL ALARDEAREN BATZORDEAREN KOMUNIKATUA
Udal Alardearen Batzordeak bai datorren ekainaren 30ean eta bai aurreko egunetan ere gorroto eta intansijentziaren ordez errespetua, tolerantzia eta adiskidetasuna bezalako baloreak gailendu daitezen desiorik beroena duela adierazi nahi die herritarrei.
Barne Sailaren erabakiari ematen diogun balio handia adierazi nahi dugu, instituzioek giza eta lege mailan markatu duten ildoari jarraitzen dion neurrian.
Gure nahia Arautegiak markatzen dituen ordutegi eta ibilbide zehatzak betetzea izango litzateke, Irungo hiritar guztiak, inongo bazterketarik gabe parte hartuko lukeen alarde bakar batean. Hori da gure helburua, bera lortzeko lan egin dugu eta horretan jarraituko dugu. Ildo horri jarraiki onartzen dugu Barne Sailaren erabakia aurtengo ekitaldirako.
Beti bezala, hitz egiteko prest gaude, hau deituak izan garen foro guztietara joanez frogatu dugu. Uste dugu hau dela bizi dugun gatazkari irtenbide bat aurkitzeko balio duen bide bakarra, sortzen ari diren zauriak ixten joan daitezen; denboran luze joango balira gizarte mailako porrota handia suposatuko luketenak, eta saihesteko ahaleginak egin behar ditugula. Hitz egitea soluzioaren bidea da.
Azken orduetan jasaten ari garen bortizkeri kezkagarriak ez du hainbeste nahi dugun irtenbidea bilatzen laguntzen. Hori ez da bidea. Alardearen inguruan bakoitzak pentsa dezakeenaz gain, irundarron gehiengo nagusiak jaiak bakean bizi nahi ditu eta.
Gaur bizi dugun ulertezinaren gainean jaiak eta Alardearenganako maitasunak elkartzen gaitu. Parte hartzearen nahiak batere erosoa ez den egoera jasatera eramaten gaitu, etorkizunerako gaindituko dugunaren itxaropenean.
Bihur dezagun aurtengo ekainaren 30 gure jaia beti izan den horretan: herri osoa harrotzeko moduko alaitasuna, elkarbizitza eta adiskidetasuna.
Gora Irun! Gora San Martzial!
Udal Alardearen Batzordea