Volver a Página Principal
 

"Ez nintzen Bidasoako paradisuan jaio"

 
   

 

ANJEL LERTXUNDI. Berria. 03.7.1
Irundarra edo hondarribiarra izan beharra omen dago hango alarde tradizionalaren arnasa muin barnekoia zainak borborka eta azal ileak tente jartzen dizkizun sentimendu goratsu hori sentitzeko. Ez nintzen Bidasoako paradisuan jaio, eta, tamalaren handia! hain sentimendu aparta (hondarribiar eta irundarren kastatik apartatzen nauena) gozatu gabe hartuko nau Josafateko zelaiak.

"Emakumea, sukaldea itxita, eskopeta lepoan, mendira? Eta artean, nork lapikoa zaindu? Nork egin harrikoa? Nork oheak astindu? Nork etxean erratza pasa? Nork umeak garbitu?" eguntsu hauetan urtero etortzen zait gogora Kirikiñorena uste dudan idazkia.

Testuingurua trukatu diodan idazki zahar baten erabilera demagogikoa? Litekeena. Baina ulertezina ulertzen saiatzea geratzen zaigu Bidasoako paradisuan jaio ez ginen kasta gabeoi.

 

 


Volver a Página Principal