Volver a Página Principal
 

Carta abierta a Alarde Fundazioa que la directiva de Irun Iruten envió a todos los medios, protestando por el desplante que el abogado de Alarde Fundazioa, Sr. Luis Lago, realizo a las mujeres de Jaizkibel konpainia, al responderles en turco a una carta que ellas le habían remitido en euskara.

 
   

 

ALARDE FUNDAZIOARI

Joan den irailaren 25eko Euskaldunon Egunkariaren azken orrialdeak Hondarribiko Alarde Fundazioaren abokatua den jaun batekin gertatua agertzen du. Egunkariak dioenaren arabera jaun honek Jaizkibel konpainiaren izenean bidalitako gutun bat jaso zuen. Bertan, Alarde Fundazioari, Jaizkibel konpainia alardean hartua izateko baimen eskea egiten zitzaion. Gutuna euskaraz idatzia zen.

Alarde Fundazioko ordezkari den jaun honek, ez non eta ez han, turkieraz eta gaztelaniaz erantzun omen dio Jaizkibel konpainiari, iaio asko egin ere, diotenez. Jaun honen eginak bi interpretazio izan ditzake bakarrik, gure ustez: lehena, baikorra, hau guztia turkierarenganako zaletasun neurrigabe baten seinale izatea, edozein gutun turkierazko itzulpen batekin laguntzera bultzatzen duena. Bigarrena, iluna eta etsigarria benetan, gizon honentzat euskara eta turkiera gauza bera direla, bata bezain bestea arrotz eta baztergarri gure artean.

Bistan da, baikortasunerako motibu handirik ematen ez duen inguru honetan, zeinen aldera egiten duen zuzendaritza honek. Jaun honentzat alferrik da nonbait bere herrian milaka euskaldunez (ez turkiarrez) inguratua egotea, herritar gehienek beren haurrentzat euskarazko (ez turkierazko) hezkuntza aukeratzea, euskarazko komunikabideak (ikus-entzunezkoak eta idatzizkoak) egunero kalakan aritzea, tarteka kalean euskarazko hitzak belarrira isurtzea (ez, ordea, turkierazkoak), edota kale izenak euskara hertsian (ez turkiera exotikoan) adieraziak egotea. Honen guztiaren gainetik, jaun honen begiek irrist egiten dute zeinu arabikoz idatziriko urrutiko kazeta baten azalaren gainetik bezala. Ez dakit zerk kezkatzen gaituen gehiago, jaun honen erdeinuari darion beste garai bateko urrinak, ala gure hizkuntzaren prekarietatea erakutsian uzten duen inozokeriak. Espero dugu Alarde Fundazioak behar bezain gogor hartuko duela gertakari hau eta berriz ere gerta ez dadin begiratuko. Horrekin batera, Irun Iruten elkarteak eta, emango genuke, Irungo euskaldunek orohar, azalpen bat eskertuko lukete.
Esan gabe doa, idatzi honen azpian gure hizkuntzaren kontrako erasoari erantzun nahia besterik ez dagoela Irun Iruten Euskara Elkarteak alarde bietako bazkide eta laguntzaileak baititu.

IRUN IRUTEN EUSKARA ELKARTEKO ZUZENDARITZA BATZORDEA

Irun Iruten
<iruniruten@euskalnet.net>

 


Volver a Página Principal